2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

OSTEGUNA: FRUTA EGUNA


Fruta jatearen garrantzia kontuan izanda, iazko kurtsoan haur hezkuntzan astean egun batean, hain zuzen ostegunetan, hamaiketakoan denak fruta jatea erabaki zuten. Esperientzia positiboa izan zela ikusirik, aurten lehen hezkuntzan beraiek iaz hasitako lana jarraitzea erabaki dugu eta gu ere ostegunetan hamaiketakoan fruta jaten hasi gara.





                        OSTEGUNA  FRUTA EGUNA


2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

TAPOI BILKETA


Aurten tapoi bilketa AIORA eta YERAY neska mutikori laguntzeko egiten ari gara.

2017(e)ko urriaren 5(a), osteguna

Gaiaren aurkezpena 17-18



                                      





       ESKOLA AGENDA 21

-Zer da? Jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen duen proiektua.

-Aurtengo gaia: KLIMA ALDAKETA

-Guztion konpromisoa:  
·         familia
·         eskola
·         herria

“Familiaren eragina eskolarena baino dezentez handiagoa  da ikasleen lorpenetan; egia esan, familiak eskolaren eragin bikoitza du”. (James Coleman,Chicagoko Unibertsitateko soziologoa, hezkuntzaren ikerlari handia)

- Parte hartzeko aukera. Agenda 21-eko Batzordea osatu:

·         irakasleak
·         ikasleak
·         gurasoak

Ikastetxeko ingurumen arazoei aurre egiteko eta Agenda 21-eko plangintzaz arduratzeko.

- Nola parte hartu etxean?  

·         Eskolak egindako proposamenetan lagunduz: ESKOLARA OINEZ proiektuan parte hartu, eskola aurreraino autoz ez etorri, ZABORRA MURRIZTU (hamaiketakoko bilgarriak…)…
·         Elkarrekin ikasiz, AG21en lantzen ari diren gaiak familian tratatuz.
·         Modu arduratsuan kontsumituz.
·         Baliabideak aurreztuz, hondakinak murriztuz, berrerabiliz, birziklatuz.




                AGENDA 21 ESCOLAR

-¿Qué es? Un proyecto que impulsa la educación en favor de la sostenibilidad.

-Tema de este curso: CAMBIO CLIMATICO

-Compromiso por parte de todos: 

·         familia
·         escuela
·         pueblo

“La influencia de la familia es mucho mayor que la de la escuela a la hora de que los alumnos consigan sus logros; en realidad, la familia tiene el doble de influencia que la escuela”. (James Coleman, sociólogo de la Universidad de Chicago, gran investigador de la educación)

- Cómo tomar parte. Participando en la comisión de la Agenda 21:

·         profesores
·         alumnos
·         padres

Para intentar solucionar problemas medioambientales de la escuela y participar en la planificación de la Agenda 21.

- ¿Cómo tomar parte en casa?       

·         Ayudando en las propuestas de la escuela: participar en el proyecto ANDANDO A LA ESCUELA, no venir en coche hasta la puerta de la escuela, REDUCIR LOS RESIDUOS (envoltorios de los almuerzos…)…
·         Aprendiendo juntos, tratando en familia los temas de la AG21.
·         Consumiendo de manera responsable.
·         Ahorrando recursos, reduciendo residuos, reutilizando, reciclando.


2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

HEGAZTIAK ERAZTUNTZEA eta HABIA-KUTXA TAILERRA

Elosegi Parkea
HEGAZTIAK ERAZTUNTZEA eta HABIA-KUTXA TAILERRA
Maiatzak 28, igandea, 09:00etatik 13:30ak bitarte, doan.                         
                                                                                                                                                                                                                
 
Aranzadi zientzia elkartearen eskutik, Tolosako Udalarekin elkarlanean.
Elosegi parkeko biodibertsitatea ezagutu eta herritarrak ornitologiara gerturatzeko aukera.
09:00-11:00   Hegaztieraztuntzea: Sare japoniarren bidez  hegaztiak harrapatukodira eta luzera, pisua, espeziea nahiz sexua identifikatu eta gero, eraztuna jarriko zaie.

11:00 –13:30  Egurrezko 5 habia-kutxa eraiki eta jarri egingo dira Elosegi parkean.
 
 

2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

EKOZINEMALDIA 2017 - TOLOSA


 EKOZINEMALDIA 2017 - TOLOSA   Leidor Zinema
“Ura eta energia bizitzerako ez heriotzarako” lelopean, ura eta energia ardatz izango dituen Ekozinemaldi berria hastear dago. Duela egun gutxi Berta Caceresen hilketaren urteurrena bete eta gero, Ekozinemaldiak ingurumen aktibistek pairatzen duten errepresioa salatuko du.

Ekologia sozialari buruzko erakustaldi honen hamaikagarren edizioa martxoaren 20tik 30era bitartean ospatuko da Euskal Herriko 18 udalerritan.

5 dokumental luzeez eta 2 dokumental laburrez osatutako aukeraketaz disfrutatu ahal izango du publikoak, Brasil, Honduras, Guatemala, Argentina, AEBak eta Euskal Herriko hainbat ingurumen gatazka ezagutzeko.

Cuadro de texto: Asteartea, Martxoak 21 / 19:30


“Belo Monte tras la inundación”
Zuzendaria: Todd Southgate. Iraupena: 0:51:54
Trailer: https://vimeo.com/181499587

“Mni Wiconi: The Stand at Standing Rock”
Divided Films Iraupena: 8:26

“No Acapares Energía”
Observatori del Deute en la Globalització ODG Iraupena: 4:32
Cuadro de texto: Asteazkena, Martxoak 22 / 19:30


“Y lo poco que nos queda” Zuzendaritza: Ana G. Aupi y Raquel Rei. Iraupena: 1:10:16
Hizkuntza: Castellano  eta Q’anjob’al.
https://vimeo.com/174552718
Cuadro de texto: Osteguna, Martxoak 23 / 19:15 - 21:00 / 21:45 - 23:15


“Mañana”
Zuzendaritza: Cyril Dion- Melanie Laurent
Iraupena: 115 min

Gizateria 2100 urtean desagertuko dela aurreikusten duen txostena argitaratu ostean, Dionek eta Laurentek hamar herrialde zeharkatzera eramango dituen bidaia abiatuko dute, hondamendiari nola aurre egin asmatu nahian. Krisi ekologiko, ekonomiko eta soziala modu positiboan konpontzeko asmoa duen istorioa.

2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

Lizarrako AIORAren aldeko bilketa

Elkartasuna izan daiteke plastikozkoa

(Lizarrako AIORAren aldeko bilketa)
Garun paralisiari aurre egin ahal izateko olatua Lizarratik (Nafarroa) Euskal Herrira zabaldu dute Aioraren guraso eta senideek, eta baldintza bakarra du laguntzaren uholdeak: plastikozko tapoiak biltzea.
Supermerkatu, denda eta ikastetxeetako tapoiak biltzeko kanpainak eta kutxak, gizarteari laguntza eskatzeko zubi izan ohi dira, egoera gordinen batean bizitzea egokitu zaion norbaiti bultzadatxoa emateko balio baitute, plastikozko objektu txikiek.
Baina, noiz hartzen dute tapoiek laguntza forma? Bada, berrerabiltzen dituztenean.

Tapoi tona bakoitzaren truke 200 euro inguruko ordainsaria eskaintzen dute zenbait enpresak, eta tapoiak plastiko gogorrezkoak izatea da baldintza bakarra.

Eta elkartasun plastikozkoak izatea, noski. Baina osagai horren faltarik ez da izaten, herritarrek kaltetua ezagutu gabe eskaintzen baitute, ia beti, beren babesa. Azken hilabeteotan Tolosaldean bildutako tapoi kiloak dira horren erakusgarri: Lizarrako (Nafarroa) Aiorari laguntzeko uholdea ere iritsi baita eskualdera.