FLEMING AGENDA 30
2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea
2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea
PATIO GARBIKETA
Aurtengo ikasturtean EA21eko gaia LURZORUA izan denez, gure ikastetxeko eremuan dagoen lurra aztertu dugu (berdeguneak, asfaltoa…). Horretan ari ginela guztiok ohartu ginen gure patioa oso zikina zegoela, beraz, horri irtenbide bat aurkitzea erabaki genuen. Horretarako 3.zikloko ikasleek eta Erniobeako 2.ziklokoek, 2astetan patioaren egoera behatu zuten. Ondorioa gure patioa oso zikina zegoela izan zen eta zerbait egitearen beharra ikusi zen. Ikasleek patioaren egoera taldeka aztertu ondoren, guztion artean patioa garbitzen hasiko ginela adostu genuen, beraz, urtarrilan patioa garbitzen hasi ginen; aste batean guk eta hurrengoan Erniobeakoek.
Emaitza ezin hobea izan da, ondorengo argazkietan ikusiko duzuen bezala. ZORIONAK guztioi eta ea behingoz ikasten dugun zaborra dagokion lekura botatzen! Orain ea noiz lortzen dugun garbitu beharrik ez izatea! Hurrengo ikasturtean ote….? ANIMO!
2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna
UDAL FOROA
Urtero moduan joan den astelehenean, maiatzaren 13an, Fleming
Herri eskolako EA21eko ordezkariek, Zubi-Musu eta Erniobeakoekin batera
udaletxera joan ginen. Aurten LURZORUA gaia landu dugunez, urtean zehar eginiko
lanketari bukaera emateko, alkatesari proposamen batzuk egin genizkion. Orain
proposamen guzti hauek aztertu ondoren, ahalik eta azkarren erantzuna bidaliko digula
esan digu eta, saiatuko direla gure proposamenak betetzen.
2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna
2019(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena
2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)