2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

ZERO ZABOR tailerrak

Joanden astean ZERO ZABOR lantzen aritu gara Flemineko L.Hkoak.

4.mailak Hor-konpost! 

Tailer honetan konposta zer den, zergatik eta nola egiten den azaldu da, eta nahi izanez gero, eskolan bertan konpost proiektu bat martxan egon,  lagungarria izan da landutako guztia.

5. eta 6. mailak Zero Zabor Hamaiketakoa 

Zenbat hondakin sortzen dugun eta horiekin zer gertatzen den aztertzen da. Ikasleek euren egunerokotasunean sortzen dituzten hondakinak murrizteko 4 teknika landuko dituzte: Beheratu, Berrerabili, Birziklatu eta Birpentsatu. Posible ote da Zero Zabor hamaiketakoa lortzea? eta Zero Zabor Eskola izatea? Zero zabor jokamoldea zer den eta merezi ote duen aztertzen da tailerrean zehar.

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO: http://www.zerozaboreskolak.aranzadi-zientziak.org/  

           

2014(e)ko irailaren 16(a), asteartea

MUGIKORTASUN ASTEA

Aste honetan, irailaren 16tik 22ra, Europako herrialde guztietan “mugikortasun astea” ospatzen da. Dakigunez, autoaren gehiegizko erabilpena arazo larria bihurtu da. Beraz, gure ingurumena eta osasuna zaintzeko oinez ibiltzearen garrantzia eta oinezkoen segurtasuna aldarrikatu nahi ditugu. Hori dela eta, gurasoek aurtengo ikasturtean “Eskolara oinez” proiektua martxan jarri dute. Guk proiektu horrekin bat egiten dugu, beraz, animatzen zaituztegu bertan parte hartzea. Azkenik, gogoratu irailaren 22an “autorik gabeko eguna” ospatzen dela. Horregatik, egun horretan ahal dugun guztiok ESKOLARA OINEZ etorriko gara.

2014(e)ko irailaren 12(a), ostirala

ESKOLARA OINEZ


Ikasturte honetan Fleming ikastetxeko gurasoek "Eskolara oinez" proiektua martxan jarri dute. Argazkietan ikusten den bezala ikasleak poz-pozik doaz  lehenengo egunean.