2015(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

INGURUMEN ASTEA

UDALETXERA BISITA

Aurtengo ikasturtean, AE21 proiektuaren barruan “Energia jasangarria” da gai nagusia baina, honekin lotura duen “Mugikortasuna” ere lantzen ari gara. Beraz, herriko diagnostikoa egin ondoren, AE21eko ikasle batzordea udaletxera joan da ateratako ondorio, konpromiso eta proposamenak alkateari azaltzera.

 

ENERGIAZ MUGITU! VILLABONA

2015(e)ko apirilaren 18(a), larunbata

3. ZIKLOA TOLOSARA BIZIKLETAZ

Fleming ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak Villabonatik Tolosara bizikletaz joan ziren asteartean. Irteera hori egin aurretik, ‘Bide hezkuntzako’ ikastaro bat egin zuten eta bertan, bizikletaz nola ibili, trafiko arauak ezagutu eta arriskuak aurreikusteko aukera izan zuten. Horrez gain, beste egun batean irakasleen eskutik formakuntza txiki bat jaso zuten: gurpila nola puztu, kamara nola aldatu..., beraz, formazioa jaso ondoren prest zeuden bizikletaz martxa bat egiteko. Bestalde, aurtengo Ag21eko programan ‘Mugikortasuna’ lantzen ari direnez, bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dute: Irteeran zehar, Tolosako suhiltzaileen parkea ezagutzeaz gain, beraien lana, erreskate baten simulazioa, makinak, tresnak nahiz jantziak ezagutu eta, azkenik, bero handia egiten zuenez, mangerako urarekin jolasteko aukera ere izan zuten. Bisitaren ondoren, bazkaldu, indarra hartu eta Villabonara itzuli ziren, nekatuta baina pozik, egun ahaztezina igaro ondoren.

2015(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

EKOZINEMALDIAK

Kaixo, guztioi:
 Jakinaren gainean egon zaitezten, hemen duzue Ekologistak Martxan antolatutako
EKOZINEMALDIAK Tolosan izango duen egitaraua.
 Ongi izan! TIZ

Tolosa
 Leidor aretoa 19:30

Martxoak 24 Astertea - "Fractura, la maildición de los recursos" - “El caso Sarayaku” -
 "Mis desventuras con Repsol: de Ecuador a Euskal Herria" - “Petrolioaren lioa”

 Martxoak 25 Asteazkena - "Voces en Transición" - “Argentina libre de fracking” - “¡Dame más gas" - “Decrecimiento en 1 minuto”

 Martxoak 26 Osteguna - "Todos Cobayas" (Zine Foruma - jatorrizko bertsioan)

LEKU ASKOTAN BAI DELA ZAILA ESKOLAKO BIDEA