2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna
2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala
MUGIKORTASUN ASTEA 2015
|
2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala
2015(e)ko ekainaren 1(a), astelehena
UDALETXERA BISITA
Aurtengo ikasturtean, AE21 proiektuaren barruan “Energia jasangarria” da gai nagusia
baina, honekin lotura duen “Mugikortasuna” ere lantzen ari gara. Beraz, herriko
diagnostikoa egin ondoren, AE21eko ikasle batzordea udaletxera joan da ateratako
ondorio, konpromiso eta proposamenak alkateari azaltzera.


2015(e)ko apirilaren 18(a), larunbata
3. ZIKLOA TOLOSARA BIZIKLETAZ
Fleming ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak Villabonatik Tolosara bizikletaz joan ziren asteartean. Irteera hori egin aurretik, ‘Bide hezkuntzako’ ikastaro bat egin zuten eta bertan, bizikletaz nola ibili, trafiko arauak ezagutu eta arriskuak aurreikusteko aukera izan zuten. Horrez gain, beste egun batean irakasleen eskutik formakuntza txiki bat jaso zuten: gurpila nola puztu, kamara nola aldatu..., beraz, formazioa jaso ondoren prest zeuden bizikletaz martxa bat egiteko. Bestalde, aurtengo Ag21eko programan ‘Mugikortasuna’ lantzen ari direnez, bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dute:
Irteeran zehar, Tolosako suhiltzaileen parkea ezagutzeaz gain, beraien lana, erreskate baten simulazioa, makinak, tresnak nahiz jantziak ezagutu eta, azkenik, bero handia egiten zuenez, mangerako urarekin jolasteko aukera ere izan zuten. Bisitaren ondoren, bazkaldu, indarra hartu eta Villabonara itzuli ziren, nekatuta baina pozik, egun ahaztezina igaro ondoren.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

