2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

Aurtengo gaia: "LURZORUA: babestu beharreko baliabidea"




LURZORUA

Eskola Agenda 21         2018-19

2015. urtea Nazio Batuek “Lurzoruaren Nazioarteko Urtea” izendatu zuten, munduan lurzoruak arriskuan daudelako, arrazoi ezberdinengatik: herri eta hirien hedapena, deforestazioa, lurraren erabilera eutsiezina eta erabilera desegokia, gehiegizko larratzea eta klima-aldaketagatik. Lurzoruen degradazioaren oraingo erritmoak mehatxupean jartzen du etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko ahalmena.

Lurzoruen eta lurren kudeaketa jasangarria bultzatzea funtsezkoa da elikadura-sistema produktiboa, landa-bizimodu hobeak eta ingurumen osasungarria lortzeko.
Hau guzti hau dela eta, 2018-19 ikasturtean Tolosaldea eskualdean Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean “Lurzorua” gaia landuko dute ikastetxeetan.

Helburuak

Proiektu honen helburu orokorra izango da, lurzoruaren ezaugarriak, izaki bizidunak eta arazoak ikertu eta ezagutu, baita lurzoru motak eta beren erabilerak ere eta ikastetxean eta udalerriko lurzoruaren egoera aztertu ondoren, arazoak konpondu edo ez gertatzeko zein ekintza egin daitezken proposatu.

2018(e)ko irailaren 12(a), asteazkena

IRAILAK 15ean, BIGARREN ESKUKO AZOKA VILLABONAN

Bizikleten eta mugikortasun jasangarriaren bigarren eskuko azoka egingo da Villabonako Berdura plazan. Horrez gain, bizikletak konpontzeko tailerra izango da Zizurkilen goizeko 09:00etan.
Ç


2018(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

ERREKAMARI

 
    Gaur goizean gure eskolako 5urte, 1. eta 2.mailako ikasleek Enkarni Genuaren ERREKAMARI antzezlana ikusteko aukera izan dute. Aspaldiko antzezlana izan arren, ikasleek oso gustora egon dira ipuinean erabat sartuta. Antzezlan hau EA21eko ekintzen barruan sartzen dugu eta errekak garbi mantentzearen garrantziaz ohartzen dira.













2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

UDAL FOROA


Gaur goizean EA21eko ordezkariak udaletxera jeitsi gara urte osoan egindako lanaren ONDORIOAK, KONPROMISOAK ETA PROPOSAMENAK alkateari aurkeztea. Aurten landu dugun gaia KLIMA ALDAKETA izan da eta alkateak esan digunez laister bidaliko digute gure proposamenen erantzuna. Borondate ona azaldu dute eta gure eskaerak betetzen saiatuko dira.








UDAL FOROAN EGINDAKO AURKEZPENA