2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

UDAL FOROA


Urtero moduan joan den astelehenean, maiatzaren 13an, Fleming Herri eskolako EA21eko ordezkariek, Zubi-Musu eta Erniobeakoekin batera udaletxera joan ginen. Aurten LURZORUA gaia landu dugunez, urtean zehar eginiko lanketari bukaera emateko, alkatesari proposamen batzuk egin genizkion. Orain proposamen guzti hauek aztertu ondoren, ahalik eta azkarren erantzuna bidaliko digula esan digu eta, saiatuko direla gure proposamenak betetzen. 









2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

Aurtengo gaia: "LURZORUA: babestu beharreko baliabidea"




LURZORUA

Eskola Agenda 21         2018-19

2015. urtea Nazio Batuek “Lurzoruaren Nazioarteko Urtea” izendatu zuten, munduan lurzoruak arriskuan daudelako, arrazoi ezberdinengatik: herri eta hirien hedapena, deforestazioa, lurraren erabilera eutsiezina eta erabilera desegokia, gehiegizko larratzea eta klima-aldaketagatik. Lurzoruen degradazioaren oraingo erritmoak mehatxupean jartzen du etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko ahalmena.

Lurzoruen eta lurren kudeaketa jasangarria bultzatzea funtsezkoa da elikadura-sistema produktiboa, landa-bizimodu hobeak eta ingurumen osasungarria lortzeko.
Hau guzti hau dela eta, 2018-19 ikasturtean Tolosaldea eskualdean Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean “Lurzorua” gaia landuko dute ikastetxeetan.

Helburuak

Proiektu honen helburu orokorra izango da, lurzoruaren ezaugarriak, izaki bizidunak eta arazoak ikertu eta ezagutu, baita lurzoru motak eta beren erabilerak ere eta ikastetxean eta udalerriko lurzoruaren egoera aztertu ondoren, arazoak konpondu edo ez gertatzeko zein ekintza egin daitezken proposatu.

2018(e)ko irailaren 12(a), asteazkena

IRAILAK 15ean, BIGARREN ESKUKO AZOKA VILLABONAN

Bizikleten eta mugikortasun jasangarriaren bigarren eskuko azoka egingo da Villabonako Berdura plazan. Horrez gain, bizikletak konpontzeko tailerra izango da Zizurkilen goizeko 09:00etan.
Ç