2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna
2019(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena
2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena
2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea
Aurtengo gaia: "LURZORUA: babestu beharreko baliabidea"
LURZORUA
Eskola Agenda 21 2018-19
2015. urtea Nazio Batuek “Lurzoruaren Nazioarteko Urtea” izendatu zuten, munduan lurzoruak arriskuan daudelako, arrazoi ezberdinengatik: herri eta hirien hedapena, deforestazioa, lurraren erabilera eutsiezina eta erabilera desegokia, gehiegizko larratzea eta klima-aldaketagatik. Lurzoruen degradazioaren oraingo erritmoak mehatxupean jartzen du etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko ahalmena.
Lurzoruen eta lurren kudeaketa jasangarria bultzatzea funtsezkoa da elikadura-sistema produktiboa, landa-bizimodu hobeak eta ingurumen osasungarria lortzeko.
Hau guzti hau dela eta, 2018-19 ikasturtean Tolosaldea eskualdean Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean “Lurzorua” gaia landuko dute ikastetxeetan.
Helburuak
Proiektu honen helburu orokorra izango da, lurzoruaren ezaugarriak, izaki bizidunak eta arazoak ikertu eta ezagutu, baita lurzoru motak eta beren erabilerak ere eta ikastetxean eta udalerriko lurzoruaren egoera aztertu ondoren, arazoak konpondu edo ez gertatzeko zein ekintza egin daitezken proposatu.
2018(e)ko irailaren 12(a), asteazkena
IRAILAK 15ean, BIGARREN ESKUKO AZOKA VILLABONAN
Bizikleten eta mugikortasun jasangarriaren bigarren eskuko azoka egingo da Villabonako Berdura plazan. Horrez gain, bizikletak konpontzeko tailerra izango da Zizurkilen goizeko 09:00etan.
Ç
2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala
2018(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena
ERREKAMARI
Gaur goizean
gure eskolako 5urte, 1. eta 2.mailako ikasleek Enkarni Genuaren ERREKAMARI
antzezlana ikusteko aukera izan dute. Aspaldiko antzezlana izan arren, ikasleek
oso gustora egon dira ipuinean erabat sartuta. Antzezlan hau EA21eko ekintzen
barruan sartzen dugu eta errekak garbi mantentzearen garrantziaz ohartzen dira.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





