2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

TAPOI BILKETA FLEMING IKASTETXEAN

Fleming ikastetxean “Tapoi bilketa” berreskuratu dute. Oraingo honetan “Beñat Lizaso” usurbildarrarentzat izango dira jasotzen diren tapoiak. Beñatek 32urte ditu eta 13urterekin istripu baten ondorioz, hanka bat galdu zuen. Gaur egun, korrika egiten hasi nahi du eta tapoiekin biltzen duen dirua, “protesi” bat erosteko izando da. Beñat ikastetxean egon zen eta 5.mailako ikasleek berarekin solasaldian aritu ziren. Bere istripua eta ondorioak azaldu ondoren, ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten. Ekitaldi interesgarria eta hunkigarria aldi berean. Ea guztion laguntzaz, lortzen duen bere helburua!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina