Elkartasuna izan daiteke plastikozkoa
(Lizarrako AIORAren
aldeko bilketa)
Garun paralisiari aurre egin ahal izateko olatua Lizarratik (Nafarroa)
Euskal Herrira zabaldu dute Aioraren guraso eta senideek, eta baldintza bakarra
du laguntzaren uholdeak: plastikozko tapoiak biltzea.
Supermerkatu, denda eta ikastetxeetako tapoiak biltzeko
kanpainak eta kutxak, gizarteari laguntza eskatzeko zubi izan ohi dira, egoera
gordinen batean bizitzea egokitu zaion norbaiti bultzadatxoa emateko balio
baitute, plastikozko objektu txikiek.
Baina, noiz hartzen dute tapoiek laguntza forma? Bada, berrerabiltzen
dituztenean.
Tapoi tona bakoitzaren truke 200 euro inguruko ordainsaria eskaintzen dute zenbait enpresak, eta tapoiak plastiko gogorrezkoak izatea da baldintza bakarra.
Eta elkartasun plastikozkoak izatea, noski. Baina osagai horren faltarik ez da izaten, herritarrek kaltetua ezagutu gabe eskaintzen baitute, ia beti, beren babesa. Azken hilabeteotan Tolosaldean bildutako tapoi kiloak dira horren erakusgarri: Lizarrako (Nafarroa) Aiorari laguntzeko uholdea ere iritsi baita eskualdera.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina