2018(e)ko urtarrilaren 4(a), osteguna

KLIMA ALDAKETA

Eskola Agenda 21. 2017-18


Sarrera
Klima aldaketa aurrez aurre ditugun ingurumen erronka premiazko eta konplexuenetako bat da, eta, beraz, bere biziko arreta eskatzen du gizarteko eragile ezberdinen aldetik.
NBEko Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko panelak (IPPC) argi eta garbi adierazi du XX. Mendearen erdialdetik gertatutako berokuntzak gizakion jardunak sortutako berotegi-efektuko gasen igorpenek eragindakoa dela.
Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8ÂșC inguru igo da, eta hazten jarraituko duela aurreikusten da. 2015. urtea orain arte erregistratu den urte beroena izan dela kontsideratzen da. Aldaketa hauen ondorioak nabariak dira eta hainbat sektoretan dute eragina, hala nola nekazaritza edo basogintza, energiaren ekoizpenean, turismoan edo orokorrean azpiegituretan.
Ondorioz, nazio mailako gobernu ezberdinek hainbat konpromiso hartu dituzte aldaketa honi aurre egiteko, bi alderdi nagusitan egituratuz: berotegi efektuko gas (BEG) emisioak murriztu edo arintzea, eta haien efektuetara egokitzea. Biak daude estuki lotuta eta osagarriak dira.
Hau guztia kontuan hartuz, eta gaiak duen garrantziaz jabetuz, 2017-18 ikasturtean Tolosaldea eskualdean Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean “Klima aldaketa” gaia landuko dute ikastetxeetan.
Helburuak
Proiektu honen helburu orokorra izan beharko luke sarreran aipatutako egoera kontuan hartuz, klima aldaketaren zergatiak eta ondorioak ezagutu, eskualde honetan aurreikusten diren aldaketak aztertu eta aldaketa hauek ez gertatzeko edo arintzeko zein ekintza egin daitezken proposatu eta egoera berrira egokitzeko proposamenetan pentsatu.
Ondoren helburu zehatzagoak izan daitezkeenak zerrendatzen dira:
·         Eguraldia eta klimaren arteko ezberdintasuna
·         Egoera klimatikoak zer diren ezagutu eta konparatu, eta, klimaren garapena ezagutu
·         Klima aldaketaren kausak eta ondorioak ezagutu, baita hauek arintzeko ekintzak ere
·         Klimaren mekanismo erregulatzaileak ezagutu
·         Datuen bidez, klima aldaketari dagokionez, zein egoeran gauden ezagutu
·         Gizakiaren inpaktua ezagutu
·         Ezagutu klima aldaketari aurre egiteko dagoeneko dauden estrategia, plan, hitzarmen… munduan, estatuan, erkidegoan, zein eskualde mailan
·         Bakoitzaren ekintzak nolakoak diren baloratu eta aldaketa klimatikoan duen eragina aztertu
·         Etorkizuneko panorama aurreikusi
·         Klima aldaketari aurre egiteko ekintza plana diseinatu: ikastetxean, eskualdean, herrian, auzoan eta etxean, familiartean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina