2018(e)ko otsailaren 13(a), asteartea

Itsasoaren maila goraka.


Itsasoaren mailaren gorakadari buruzko 11 gertaera larri
Munduko itsas-mailak igotzen ari dira 3,4 milimetro urtero, iragan mendean gorakada hori batez-beste 1,4 milimetro/urteko zen bitartean. Soilik 80 urtean, itsasoa gaur baino 1,3 metro gorago egon liteke.
2018ko otsaileko ikerketa baten arabera itsasoaren mailak 7 zentimetro egin ditu gora azken 25 urteetan, eta gorakada areagotzen ari da. "Azelerazio horrek, batik bat Groenlandiaren eta Antartikaren urtze azkarrek eraginda, 2100. urterako itsasoaren igoera-maila bikoizteko ahalmena dauka (aurreikusitako 30 zentimetrotatik 60 zentimetro baino gehiagora), gorakada konstantea aurreikusten duten proiekzioekin alderatuta"azaldu dio CNN kateari Steve Nerem ikerlariak.
Ikerketak satelite bidezko irudiak erabili ditu, itsasaldien datuen ordez, itsaso-mailak neurtzeko. Irudiak zehatzagoak izan dira, itsaso erdiko mailak ere neurtu zituztelako.
Planetari eragiten dioten aldaketa horiek ulertzea zaila izan daiteke, ez bazara Miami, Maldivak edota Marshall Uharteak bezalako lekuetan bizi, toki horietan jada nabari baitira itsasoaren gorakadaren ondorioak. Baina hamarkada gutxi barru, arazoa saihestezina izango da itsasertzeko munduko hiri nagusietan, New Orleansetik, New York, Amsterdam, Calcuta, Bagkok eta Tokiora.
Denok dakigu zerk eragiten duen gorakada hori. Itsasoaren mailaren igoera klima-aldaketaren ondorio nabarmenetakoa da, gizakiak, itsasoko uraren hedapen termikoak eta urtzen diren glaziarrek eraginda. Nolanahi ere, askok urruneko arazo gisa ikusten du oraindik ere, ez dutelako ulertzen nola itsasoa munduko itsasertz ugari azkar irensten ari den. Eta gaur egun gizateriaren erdia baino gehiago itsasertzaren inguruko 60 kilometrotan bizi direnez, guztioi eragiten digun arazoa da.
Egoera ikuspegi pixkatekin behatzeko, hona hemen begirada sakonagoa arazoari buruz: Itsasoaren mailaren gorakadaren inguruan larritu beharko gintuzten 11 gertaera.
1.    Munduko itsas-mailak 200 mm egin du gora 1880. urteaz geroztik.
2.    Ez da soilik itsasoaren maila igotzen ari dela, baizik eta gorakada horren abiadura handitzen ari da.
3.    Munduak 3.000 urtean itsasoaren mailan izan duen gorakada handiena da.
4.    Uraren maila bertikalean igotzen den hazbete bakoitzeko, itsasoa 50 eta 100 hazbete artean sartzen da barnealdera.
5.    Hori dagoeneko makina bat uholde-arazo eragiten ari da mundu osoko itsasaldeko hainbat hiri handitan.
6.    Itsasoaren mailak beste 1,3 metro egin lezake gora datozen 80 urteetan.
7.    2100. urtean itsasoaren maila azpian egongo diren edo sarri uholdeak izango dituzten lekuetan 216 milioi lagun bizi dira gaur egun.
8.    Itsasoaren mailaren gorakadak edateko edota ureztatzeko ura kutsa dezake.
9.    Itsasertzean bizi diren landare eta animalien bizitza ere mehatxupean jar dezake
10.  Itsasertzeko hiri handietan uholdeek eragindako kalteek 1.000 milioi dolarreko kostua eragin lezakete urtero, hiriek egokitzeko neurriak hartzen ez baldin badituzte.
11.  Beranduegi da itsaso mailaren gorakada geldiarazteko, baina ez bizitzak salbatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina