2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

Lizarrako AIORAren aldeko bilketa

Elkartasuna izan daiteke plastikozkoa

(Lizarrako AIORAren aldeko bilketa)
Garun paralisiari aurre egin ahal izateko olatua Lizarratik (Nafarroa) Euskal Herrira zabaldu dute Aioraren guraso eta senideek, eta baldintza bakarra du laguntzaren uholdeak: plastikozko tapoiak biltzea.
Supermerkatu, denda eta ikastetxeetako tapoiak biltzeko kanpainak eta kutxak, gizarteari laguntza eskatzeko zubi izan ohi dira, egoera gordinen batean bizitzea egokitu zaion norbaiti bultzadatxoa emateko balio baitute, plastikozko objektu txikiek.
Baina, noiz hartzen dute tapoiek laguntza forma? Bada, berrerabiltzen dituztenean.

Tapoi tona bakoitzaren truke 200 euro inguruko ordainsaria eskaintzen dute zenbait enpresak, eta tapoiak plastiko gogorrezkoak izatea da baldintza bakarra.

Eta elkartasun plastikozkoak izatea, noski. Baina osagai horren faltarik ez da izaten, herritarrek kaltetua ezagutu gabe eskaintzen baitute, ia beti, beren babesa. Azken hilabeteotan Tolosaldean bildutako tapoi kiloak dira horren erakusgarri: Lizarrako (Nafarroa) Aiorari laguntzeko uholdea ere iritsi baita eskualdera.




2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

ESKOLAko AGENDA 21 2016-17



ESKOLA AGENDA 21                         


-Zer da? Jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen duen proiektua.

-Aurtengo gaia: URA

-Guztion konpromisoa:  
·         familia
·         eskola
·         herria

“Familiaren eragina eskolarena baino dezentez handiagoa  da ikasleen lorpenetan; egia esan, familiak eskolaren eragin bikoitza du”. (James Coleman,Chicagoko Unibertsitateko soziologoa, hezkuntzaren ikerlari handia)

- Parte hartzeko aukera. Agenda 21-eko Batzordea osatu:

·         irakasleak
·         ikasleak
·         gurasoak

Ikastetxeko ingurumen arazoei aurre egiteko eta Agenda 21-eko plangintzaz arduratzeko.

- Nola parte hartu etxean?  

·         Eskolak egindako proposamenetan lagunduz: ESKOLARA OINEZ proiektuan parte hartu, eskola aurreraino autoz ez etorri, ZABORRA MURRIZTU (hamaiketakoko bilgarriak…)…
·         Elkarrekin ikasiz, AG21en lantzen ari diren gaiak familian tratatuz.
·         Modu arduratsuan kontsumituz.
·         Baliabideak aurreztuz, hondakinak murriztuz, berrerabiliz, birziklatuz.




 AGENDA 21 ESCOLAR

-¿Qué es? Un proyecto que impulsa la educación en favor de la sostenibilidad.

-Tema de este curso: EL AGUA

-Compromiso por parte de todos: 

·         familia
·         escuela
·         pueblo

“La influencia de la familia es mucho mayor que la de la escuela a la hora de que los alumnos consigan sus logros; en realidad, la familia tiene el doble de influencia que la escuela”. (James Coleman, sociólogo de la Universidad de Chicago, gran investigador de la educación)

- Cómo tomar parte. Participando en la comisión de la Agenda 21:

·         profesores
·         alumnos
·         padres

Para intentar solucionar problemas medioambientales de la escuela y participar en la planificación de la Agenda 21.

- ¿Cómo tomar parte en casa?       

·         Ayudando en las propuestas de la escuela: participar en el proyecto ANDANDO A LA ESCUELA, no venir en coche hasta la puerta de la escuela, REDUCIR LOS RESIDUOS (envoltorios de los almuerzos…)…
·         Aprendiendo juntos, tratando en familia los temas de la AG21.
·         Consumiendo de manera responsable.
·         Ahorrando recursos, reduciendo residuos, reutilizando, reciclando.