2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

URNIETAKO ONTZIEN SAILKAPEN PLANTARA BISITA

Villabonako herrian martxan jarri den atez-ateko zabor bilketa dela-eta Flemingo ikasleak lanketa berezi bat egiten ari gara. Gai hau gelan lantzeaz gain, Urnietako ontzien sailkapen plantara bisita ere egin dugu. Bertan zaborrak nola sailkatzen dituzten ikusi ondoren, eskolara pozik itzuli gara gure sailkapen lanak merezi duela sinetsita.