2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

Aurtengo gaia: "LURZORUA: babestu beharreko baliabidea"




LURZORUA

Eskola Agenda 21         2018-19

2015. urtea Nazio Batuek “Lurzoruaren Nazioarteko Urtea” izendatu zuten, munduan lurzoruak arriskuan daudelako, arrazoi ezberdinengatik: herri eta hirien hedapena, deforestazioa, lurraren erabilera eutsiezina eta erabilera desegokia, gehiegizko larratzea eta klima-aldaketagatik. Lurzoruen degradazioaren oraingo erritmoak mehatxupean jartzen du etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko ahalmena.

Lurzoruen eta lurren kudeaketa jasangarria bultzatzea funtsezkoa da elikadura-sistema produktiboa, landa-bizimodu hobeak eta ingurumen osasungarria lortzeko.
Hau guzti hau dela eta, 2018-19 ikasturtean Tolosaldea eskualdean Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean “Lurzorua” gaia landuko dute ikastetxeetan.

Helburuak

Proiektu honen helburu orokorra izango da, lurzoruaren ezaugarriak, izaki bizidunak eta arazoak ikertu eta ezagutu, baita lurzoru motak eta beren erabilerak ere eta ikastetxean eta udalerriko lurzoruaren egoera aztertu ondoren, arazoak konpondu edo ez gertatzeko zein ekintza egin daitezken proposatu.