2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea

PATIO GARBIKETA



Aurtengo ikasturtean EA21eko gaia LURZORUA izan denez, gure ikastetxeko eremuan dagoen lurra aztertu dugu (berdeguneak, asfaltoa…). Horretan ari ginela guztiok ohartu ginen gure patioa oso zikina zegoela, beraz, horri irtenbide bat aurkitzea erabaki genuen. Horretarako 3.zikloko ikasleek eta Erniobeako 2.ziklokoek, 2astetan patioaren egoera behatu zuten. Ondorioa gure patioa oso zikina zegoela izan zen eta zerbait egitearen beharra ikusi zen. Ikasleek patioaren egoera taldeka aztertu ondoren, guztion artean patioa garbitzen hasiko ginela adostu genuen, beraz, urtarrilan patioa garbitzen hasi ginen; aste batean guk eta hurrengoan Erniobeakoek.

Emaitza ezin hobea izan da, ondorengo argazkietan ikusiko duzuen bezala. ZORIONAK guztioi eta ea behingoz ikasten dugun zaborra dagokion lekura botatzen! Orain ea noiz lortzen dugun garbitu beharrik ez izatea! Hurrengo ikasturtean ote….? ANIMO!




















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina